XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adibidez, hiztegi zaharreko mano hitza hartuz gero, eskua ez dugu aurkituko berrian, eta aitzitik, báculo dan eskumakila bai.

Batetik bestera hartutako hitzak, hartu beharra zeritzenak dira, ez guztiak.

Hiztegi zaharreko hitzberri gutxi edo behar bada alerik ez da ageri berri honetan.

Bestalde, zaila egiten da jakitea hiztegi zaharrekoetaz aparte besterik asmatu ote zuen hiztegi berri honetan.

1.5.- Corografia de Guipúzcoa

1754. urte aldera amaitzen du Larramendik obra atsegin hau.

Berehala, ordea, argitaratako bidean jartzerakoan luzarorako geldialdia egin beharra gertatuko zaio: garaiko obra oro bezala, eskuizkribua zentsoreen eskuetatik iragaten da, baina oraingoan, bere horretan Loiolako artxibategiko hautsetara kondenatzen dute.

Espainiako giro politikoan jesuiten ordena erlijiosoaren aurkako haizeak dabiltza, eta zentsuragilea Lagundiko buru dena, horretaz jabeturik, idazkian barrena azaltzen diren agintariekiko zenbait aipamen konprometigarrik izan dezaketen eraginaz kezkatzen da.

Ondorioz, zuhurtasunak bultzaturik, argitarako ateak ixten dizkio Larramendiren obra honi.

Zerk eraman zuen, bada, erabaki zorrotz hau hartzera?

Andoaindarrak, Gipuzkoako korrejidorea, Madrileko ministrariak, Erregea eta Gipuzkoako batzarkideak erasotzen ditu, gipuzkoarren odol noblezia aipatzen...

Ez dio gauza onik ekarriko Lagundiari, bai ostera, astinduak nonahitik; eta zer arraio!

Jesuita baten eginkizuna ez da inolaz ere politikari boteredunak kritikan jartzea.

Halaxe pentsatuko zuen nonbait jesuiten buruak egin zuena buru zezan.

Hala, 1876. urtera iritsi arte itxaron beharko du obra honek artxibategietako paper zaharren artetik atera eta plazaratua izango bada A. Fitaren eskutik.

Duela urte gutxi izan da azkenekoz berrargitaratua, J. I. Tellechea Idígoras jaunak osatu, moldatu eta zuzendu ondoren.

Korografi lan hau, tratatu juridiko, politiko, etnografiko, geografiko, historiko eta beste zenbait gaiei buruzkoa (...).